XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.3.1. Urratzaile-mota Urratzailea, harri baten oinarrizko elementua izanik, mekanizatu behar den piezaren material-harroketa burutzen duen harriaren gunea da.

Urratzailea ale-eran aurkezten da.

Ale hauek, harrian homogenoki kokaturiko forma poliedrikodun kristalak dira.

Urratzaileak naturalak edo artifizialak izan daitezke: Urratzailea / Mohs gogortasuna / Ikurra / Diamantea / Urratzaile naturalak / Korindoi naturala / Esmerila / Kuartzoa / Urratzaile artifizialak / Boro-karburoa / Silize-karburoa / Korindoi artifiziala.

Urratzaile naturalak, hainbat arrazoiengatik gutxi erabiltzen dira, horietako arrazoi batzuk hauek direlarik: Kuartzoa eta esmerila bigunak izatea.

Korindoi naturalak gogortasun homogenorik ez izatea.

Diamantea, urratzaile onena izanik, oso garestia da.

Hau dela eta, urratzaile artifizialak dira harrigintzan gehien erabiltzen direnak, eta are gehiago, urratzaile naturalek baino kalitate hobea izaten dute; korindoi artifizialak eta silize karburoak bereziki.

Kalitate ezberdinetakoak egiten dira eta erabilienak dira.

Urratzaileen gogortasun-maila neurtzeko, 1etik 10era sailkaturiko Mohs-en eskala erabiltzen da.

Eskala honek, gorputz bakoitzak zenbakizko ordenean aurrean dagoena deformatu, marratu edo puskatu egin dezakeela esan nahi du.